Nortzuk gara

Ricardo J. Azcue bulegoa 1995. urtean ireki genuen asmo batekin; zerbitzu baliagarri eta eraginkorra eskaintzea eta Zumaiako nahiz inguruko biztanleen beharrei erantzun egokia ematea.

Abokatuen bulegoa zen hasiera hartan. Urteak pasa ahala ordea, eskaintza zabaldu egin da; gaur egun Aseguruekin lan egiten dugu (ibilgailuak, etxebizitzak, eraikinak, itsasontziak…) eta horrez gain, Finken administrazioa eta Higiezinen zerbitzuak (Azkue higiezinen agentzia Zumaian) ere eskaintzen ditugu.

Gaur egun esperientzia handiko 6 langile daude, denak ere, zuzenbidean nahiz ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziadunak edo eta jabetzako agenteak direnak. Prestakuntza handiko langileak dira guztiak bai arlo akademikoari dagokionez bai eta arlo pertsonalari dagokionez ere. Horri esker, gaur egungo merkatuaren eskariei ezin hobeto erantzuten diete eta gertuko arreta atsegina eskaintzen dute.

RICARDO J. AZCUE ABOKATUAK sortu zenean, bezeroei zerbitzu osoa ematea izan zen hasiera-hasieratik asmoa goraka zetorren zuzenbide zibilean eta higiezinen zerbitzuetan.

2021. urtetik RICARDO AZCUE SL gara, higiezinen zerbitzuetan bereziki egiten dugu lan (etxebizitza, lokal, pabilioi eta garaje salerosketa edo alokairuan) eta dohaintzak, herentziak eta abar.

Gure zerbitzuak eskaintzeko bitarteko teknologikorik aurreratuenak erabiltzen ditugu; web orri bat dugu (www.ricardoazkue.com), higiezinei buruzko web orririk ezagunenetan argitaratzen dugu eta bulegoaren kanpo aldean argidun pantaila daukagu. Hori guztia jakina, bezeroekin aurrez aurreko eta gertuko tratua alde batera utzi gabe. Izan ere, erabat identifikatzen gara gure bezeroekin beren helburuak lortzeko orduan, eta zerbitzu oso eta eraginkor bat eskaintzen diegu.