Zerbitzuak

Finken Administrazioa

Zure komunitateko gorabeherak modu eraginkorrean kudeatuko ditugu zure etxean bizitzea ahalik eta erosoena eta atseginena izan dadin. Horrela, ez duzu mila detaile txiki horien ardurarik hartu beharko eta gure esku utzi ahal izango dituzu lasaitasun guztiz.

Nahikoa duzu 943 862 651 telefono zenbakira deitu eta abisatzea, edo nahiago baduzu, edo nahiago baduzu, gure e-mailera idatziz info@ricardoazkue.com eta geuk hartuko dugu ardura zure arazoak lehenbailehen konpontzeko, gertutasunez eta tratu atseginarekin.

Gure eskaintza komunitate guztientzat da, nahiz eta gurekin kontraturik ez eduki Igogailu bat lehenengoz jarri edo aldatu beharra baldin badago edo komunitate guztiari eragiten dion beste gaietarako (teilatua edo etxaurrea konpontzea…) gure zerbitzuak eskaintzen ditugu. Lege aholkularitza zerbitzuak ere ematen ditugu; jabeekin negoziazioak, denen artean hartutako akordioen proposamenak aurkeztea, aurrekontuak eskatzea, laguntzak tramitatzea, baimenak eta bestelakoak eskatzea.

Azkue Higiezinen Zerbitzuak

Zumaiako Inmobiliaria Azkue, Ricardo J. Azcue Higiezinen Jabetzako agente eta abokatuaren eskutik jaio zen. Ordutik hona ate asko ireki ditugu Zumaiako hainbat bezerorentzat, eta lan handia egin dugu egunez egun esperientzia handiko lan talde gazte eta profesionalarekin.

Teknologia arloan etengabe berritzeko ardura hartzen dugu; digitalizatutako argazki eta bideoak jartzen ditugu erakusleihoan, higiezinen gaiei buruzko informazio zabala dugu informatizatuta, posta elektronikoz informazio osoa bidaltzen dugu, planoak eskaneatzen ditugu, geure web orria daukagu eta merkatuan presentzia handia duten web orrietan argitalpenak egiten ditugu, 360º-tako argazkiak tour birtualetan eraldatu,...

Hori guztia egiten dugu, etxebizitza, lokal, bulego edo garajeak, berriak nahiz bigarren eskukoak, salerostea edo eta alokatzea ahalik eta errazena eta erosoena izan dadin.